Bertso afari independentea antolatu dute Goizuetan. Martxoaren 3an izanen da, Oxeguarda Ostatuan, eta kantuan ariko dira Mikel Altzuart 'Dutari', Xabier Silveira, Julen Zulaika eta Rikardo Gonzalez de Durana.
Arratsaldeko 20:30etan hasiko da afaria, eta ordu bat lehenago, arratsaldeko 19:30etan, gitar-pote baten bidez aurkeztuko dute 'Euskarazko Baraualdi Autogestionatua', uztailaren 21etik 27ra eginen dena.
Bertso afarira joan nahi dutenek mezua idatzi behar dute info@independentea.eus helbidera. Sarrerak 25 euro balioko du, eta 15 euro gehiago ordainduta Goizuetako aterpetxe batean lo egiteko aukera izanen da, aurretik abisatzen dutenentzat.