Leitzaldeko herritarrei zuzendutako zenbait saio antolatu ditu Nafarroako Torturatuen Sareak. Gaur Ander Iriartek torturari buruz egindako Karpeta Urdinak filma ikusteko aukera izanen dute, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Leitzako Herri Aretoan. Ondoren solasaldia eginen dute Iriarterekin eta Torturatuen Sareko kide batekin.