Zehaztuta geratu da beste bikote bat, Urumea bailararen ordezkari izango dena, Euskal Herriko Mus Txapelketaren lurraldeetako finaletan. Oraingoan, Migel Salaberria eta Jokin Solano 'Txurri' goizuetarrek lortu dute pasea, eta Nafarroako finalean ariko dira, martxoaren 11n.
Larunbat arratsaldean jokatu zuten Goizuetako kanporaketa, Umore Ona elkartean. Bost bikotek hartu zuten parte, eta Salaberria eta Solano nagusitu ziren. Hori horrela, garaikur eleganteak jaso zituzten, eta era berean, beraiek izanen dira Goizuetaren ordezkari, Nafarroako final horretan. Bertan hainbat kanporaketa gainditu eta onenen artean sailkatuz gero, Euskal Herriko finalean hartuko lukete parte, martxoaren 25ean.