Dirulaguntzak eskatu ahal izateko honako agiriak aurkeztu beharko ditu interesdun bakoitzak: errolda agiria, herrian bizi denaren aitorpena, udalarekin zorrik ez izatearen agiria, jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena, azienda kopuruaren ziurtagiria eta nagusiki abeltzaintzan aritzen denaren ziurtagiria. Dokumentazioa eskatzeko azken eguna otsailaren 23a izango da.