Arrakastatsua izan zen Parti Gaua Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 00:00

Goizuetarrez bete zen Udaletxeko ganbara.

Urtarrilaren amaieran iritsi zen Parti Gaua antzezlana Goizuetara. Nafarroako Gobernuak sustatutako antzerki proposamena da, erabaki publikoetan gazteen partehartzea bultzatzeko sortua. Herriz herri dabil antzezlana, eta umorearen bitartez gizarteko auzi korapilatsuak lantzeko tresna gisa erabiltzen dute. Herritar ugari bertaratu zen Udaletxeko ganbarara, eta giro ederrean pasa zuten antzezlanak iraun zuen orduerdia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!