Aurreko astean, urtarrilaren 23an, egin zuten festei buruzko hausnarketa bilera irekia, Goizuetako Udalak antolatuta. Eta partehartze polita izan zuen saioak, 30 lagun inguru elkartu baitziren bertan. Hortik abiatuta, abuztuko festei forma ematen hasiko dira, eta dagoeneko jarri dute aurreneko hitzordua: gaur, otsailaren 6an, eginen dute bilera, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko ganbaran.