Festak antolatzeko bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 5a, 00:00

Aurreko astean, urtarrilaren 23an, egin zuten festei buruzko hausnarketa bilera irekia, Goizuetako Udalak antolatuta. Eta partehartze polita izan zuen saioak, 30 lagun inguru elkartu baitziren bertan. Hortik abiatuta, abuztuko festei forma ematen hasiko di­ra, eta dagoeneko jarri dute aurreneko hitzordua: bihar, otsailaren 6an, eginen dute bilera, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko ganbaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!