Medikuaren etxe zaharra berriz salgai jarri da enkante publiko bidez

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 5a, 00:00

Medikuaren etxe zaharra berriz jarri da salgai enkante publikoan.

Eskaintzak aurkezteko epea bihartik otsailaren 28ra bitartekoa izango da.

Goizuetako medikuaren etxearen salmentaren lehengo enkantea hutsik deklaratu ondoren, Udalak enkante berri baten prozedura hasi du, balorazio berriarekin.

Erosleak beheko solairua gehi bi altuerako bi etxebizitza libre egin ahalko ditu gehienez eta lanak eskriturak sinatzen direnetik gehienez ere bi urteko epean hasi beharko dira.

Medikuaren etxearen prezio berria 89.064,41 eurokoa da, zergak kanpo. Prezioa gorantz hobetu ahal izango da. Ez da onartuko lizitazio-oinarri horren azpiko eskaintzarik.

Enkantean eskaintzak aurkezteko epea bihartik otsailaren 28ra izango da, Goizuetako Udaleko erregistroan goizeko 09:00etatik eguerdiko 12:30ak arte.

Aipatutako enkantearen esleipen prozedura arautuko duen plegu admnistratiboa honako toki hauetan eskuratu daiteke: Goizuetako Udaleko Idazkaritzan; Nafarroako Kontratazio Portalean https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoSubastas.aspx?Cod=2302031015168A0E591E
estekan eta Goizuetako Udaleko webgunean ere bai aurkitu daitezke dokumentuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!