Ziurtagiriak eskatzeko epea zabalik, azienden dirulaguntza kanpainarako

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 3a, 00:00

Azienda kopuruaren ziurtagiria aurkeztu behar da, besteak beste.

Otsailaren 23ra arte eskatu daitezke, udaletxean, ardi, behi edo txekorren dirulaguntzetarako.

Dagoeneko eskatu ditzakete ziurtagiriak, abeltzain goizuetarrek, ardi, behi edo txekorren dirulaguntza kanpainarako beharko dituztenak. Hala jakinarazi du Goizuetako Udalak, bando baten bitartez. Udaletxean bertan eskuratu daitezke ziurtagiriak, otsailaren 23ra arte.

Eskaera egiterakoan, hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte abeltzainek. Batetik, errolda agiria, gutxienez 3 urteko antzinatasunarekin; eta herrian gutxienez duela 9 urtetik bizi dela dioen zinpeko aitorpena. Bestetik, Goizuetako Udalarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bakoitzak dauzkan lurren zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da, jabetzan edo alokairuan izan. Azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa ere eskatuko dute. Eta azkenik, aurkeztu beharko da nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!