Herri batzarra bihar ganbaran, etxebizitza hizpide izanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 00:00

Goizuetako Udalak lehentasuna eman dio herritarren artean aipatzen ari den gai bati: etxebizitza. Hori horrela, herritarren beharrak zeintzuk diren jakiteko, ekarpenak eta proposamenak jasotzeko, batzarra antolatu du biharko. Goizeko 11:00etan izanen da bilera Goizuetako ganbaran, eta Udalak herritar guziei luzatu die gonbita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!