Goizuetara ere iritsiko da arrain saltzaile berria

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00

Karlos De Las Heras etorriko da herrira asteazken eguerdian, eta plazan egonen da 12:00etatik 12:30etara.

Arrain saltzaile berria izanen du Goizuetak ere, aurrerantzean. Hain justu, Ereñotzura eta Aranora arraina eramaten duen berbera izanen da, Goizuetara ere etorriko dena: Karlos De Las Heras. Asteazkenetan eginen du herrira bisita, eta ohiko lekuetatik pasatzeaz gain, plazan egonen da eguerdiko 12:00etatik 12:30etara bitartean.

Donostian daukate arrandegia Karlos De Las Heras eta Amaia Etxeberria astigartarrek, eta bertatik eginen dute banaketa, Urumea bailarako goiko herrietara. Asteazkenean pasako dira hiru herrietatik: goizeko 10:30ak eta 11:00ak artean izanen da Ereñotzun, aurrena; Aranora igoko da ondoren; eta 12:00etarako iritsiko da Goizuetara, azkenik.

Arraina eramanen du Karlosek bere kamioian, baina norbaitek aurretik enkargatu nahi badu arraina, telefonoz deitu dezake, bi zenbaki hauetako batera: 605 703 038 (Amaia) edo 689 083 870 (Karlos).

Orain arte, Juan Elizalde eratsundarra etortzen zen bailarara, herriz herri arraina saltzera. Baina erretiroa hartu zuen aurreko urtearen bukaera aldera, eta bi astigartarrek hartu diote erreleboa orain. Ereñotzura eta Aranora, duela aste batzuetatik egin du bisita Karlos De Las Herasek, asteazkenero. Eta hemendik aurrera, Goizuetara ere iritsiko da arrain saltzaile berria, hutsik egin gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!