Goizuetako Fiesten inguruan hausnartzeko bilera, gaur, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 23a, 00:00
Gaur izanen da fiestei buruz hausnartzeko lehenengo bilera.

Aurten lanketa berezi bat eginen dute, fiesten inguruan erabakiak hartu aurretik.

Udan izanen dira Goizuetako Amabirjin Jaiak, abuztuan. Eta fiestak antolatzen hasteko, bilera antolatu dute gaur arratsalderako; 18:00etan hasiko da Goizuetako udaletxeko ganbaran.

Aurten, gainera, lanketa berezi bat eginen dute goizuetarrek, fiesten inguruan hausnartu eta erabakiak hartu aurretik, honako galderak eginez: «Zenbat egun iraun behar lukete fiestek? Zenbateko kostua du ekitaldi bakoitzak? Ekitaldi guztiak beharrezkoak al dira? Zeinek antolatzen ditu fiestak? Zer egin dezakegu antolaketa errazteko?».

Galdera horiez gain, beste hainbat planteatuko dituzte gaurko bileran, eta goizuetar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia: «galdera horien erantzunak, iritziak, proposamenak eta kexak botatzeko, zu ere bertan egotea nahi dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!