Lurjausia izan da gaur goizaldean, Goizuetatik Leitzarako errepidean. Goizuetatik 3-4 kilometrora gertatu da lurjausia, goiko zentralaren inguruan; eta errepidea erabat oztopatu du.
Une honetan, bidea libratu eta garbitzeko lanetan ari dira bertan, baina dagoeneko pasa daitezke ibilgailuak bertatik, banaka.