Kotxe berriak Goizuetako mediku eta erizainentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 16a, 00:00

Urte hasieratik dabiltza martxan kotxe berriak.

Inguruan gertatzen diren larrialdiak artatzeko eta etxeetako bisitak egiteko erabiliko dira kotxe berriak.

Nafarroako Osasun Departamentuak Goizuetako osasun ibilgailuak berritzea erabaki du. Urte hasieratik daude martxan kotxe berriak, eta bertako mediku eta erizainek erabiliko dituzte. Batik bat, trafiko eta lan istripuak artatzeko, 112-SOS Nafarroako larrialdiak eta erasoak artatzeko edota etxeetako bisitak egiteko erabiliko dituzte. 

Osasunbideak, guztira, 1.298.654 euro erabiliko ditu datozen 5 urteetan 48 kotxe berri errentan hartzeko, Nafarroa guztirako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!