Oposizio-lehiaketa bidez bete nahi du lanpostua, Goizuetako Udalak. Besteak beste, herriaren garbiketa lan orokorrak, udal eraikinetako, instalazioetako eta biltegietako mantentze lanak, edota hiri altzarien instalazioa eta mantentze lanak egin beharko ditu langileak. Izendatuak udalaren funtzionario izaera izanen luke, eta D mailari dagokion ordainsaria. Bihar bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.