Goizuetan Erregeak bueltatu ziren ostiralean eta aurretik Eguberri egunean Olentzero atera zuten

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 8a, 00:00

Erregeek frontoian banatu zituzten opariak: Argazkia: Felix Loiarte.

Gabonak amaitu dira bailaran eta beraz Goizuetan ere bai. Aurten normaltasuna itzuli da herriko kaleetara eta ohiko ospakizunak antolatu dira ohiko moduan. Eguberri egunean, Gabon bezperan, Olentzero alde batetik bestera mugitu zen herritarren kantuen doinuen dantzan. Amaitzeko Errege Magoak ere bueltatu ziren ostegunean. Herriko txikienek gozatu zuten bai Olentzero eta bai Erregeak frontoian gutunak hartu eta opariak banatzen hasi zirenean. Familian eta lagunartean igarotzeko egunak izan dira eta orain inauterien zain geratu dira goizuetarrak. 

Olentzero abenduaren 24an kaleratu zuten: Argazkia: Felix Loiarte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!