Elkarrekin eta goxo-goxo amaitu zuten urteko azkeneko eskola eguna, Goizuetako Xalto eskolan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 00:00

Xalto eskolako aretoan, ostiralean, denak elkarrekin. Argazkia: Felix Loiarte.

Joan den ostiralean izan zuten urteko azken eskola eguna, Goizuetako txikiek eta gaztetxoek. Urtea amaitzeko, ikuskizun ederra eskaini zuten, eta herritar mordoa bildu zen Xalto eskolan: ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Denek elkarrekin eman zioten agurra urteko azken eskola egunari, eta ongi etorria, berriz, neguko oporrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!