Joan den ostiralean izan zuten urteko azken eskola eguna, Goizuetako txikiek eta gaztetxoek. Urtea amaitzeko, ikuskizun ederra eskaini zuten, eta herritar mordoa bildu zen Xalto eskolan; ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Denek elkarrekin eman zioten agurra urteko azken eskola egunari, eta ongi etorria, berriz, neguko oporrei.