Larre-erretzeen baimena eskatzeko epea ireki dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 24a, 00:00

Larreak erretzeko baimena eskatzeko epea ireki zuen atzo Goizuetako Udalak. Udal bulegoetan aurkeztu beharko da eskaera, eta horretarako hiru dokumentu eraman beharko dira: baimen eskaera (datu guztiekin eta sinatua), lur eremuaren eskritura osoaren kopia (eskatzaileak eskrituran agertzen den pertsona bera izan beharko du) eta planoaren kopia (lekua markaturik eta katastro erreferentziarekin). Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 31n 12:30etan bukatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!