Gabonetako autobus zerbitzuan, aldaketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 24a, 00:00

Abenduaren 27tik urtarrilaren 5era Goizueta eta Hernani lotzen dituen autobus zerbitzua ez da ohiko ordutegian ibiliko. Horrez gain, abenduaren 26an eta urtarrilaren 6an ez da zerbitzurik izanen. Ondoko bi asteetan Goizuetatik aterako diren autobusak 09:00etan eta 14:45ean abiatuko dira. Eta Hernanitik Goizuetara doazen autobusak 12:00etan eta 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!