Mendi irteera eginen du mendi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 12a, 00:00

Urtean zehar irteerak egin ditu Arainburu Mendi Taldeak.

Herrian barna ibilbide zirkularra antolatu du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak abenduaren 17an.

Goizuetako txokoak hobekiago ezagutzeko helburuarekin Artzan-Iribar-Ilarbieta-Espide-Goizueta ibilbidea eginen dute abenduaren 17an Arainburu Mendi Taldeko kideek. 15 kilometroko luzera eta 725 metroko malda duen itzulia izanen da, antolatzaileen hitzetan, «erraza». 08:30ean herriko plazatik abiatuko dira. Handik kotxez joanen dira Artzanera eta hortik aurrera hasiko dira oinez. 13:30 aldera itzuliko dira.

 

Izen ematea osteguna baino lehen, estankoan eta arropa dendan

Joan nahi dutenek abenduaren 15a baino lehen Goizuetako estankoan eta arropa dendan apuntatu beharko dute. Artzanera kotxeak eramateko boluntarioak behar dituzte eta kotxea eramateko prest dagoenak hala jakinarazi beharko du izena ematerakoan.

Bestalde, norberak bere gosaria eraman beharko du eta antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharren erantzule eginen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!