Ekain pailazoak alaituko du ganbara datorren larunbatean, 'Aho bete hortz' emanaldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 5a, 00:00

Ekain Ibarguren pailazoa, emanaldi batean. Argazkia: Alberto Beloki

Arratsaldeko 18:00etan eskainiko du bere ikuskizun «dibertigarri eta eroa», udaletxeko ganbaran, Gure Zirkuko pailazoak.

Zirkuaz gozatzeko aukera izanen dute goizuetarrek, datorren larunbatean, udaletxeko ganbaran. Ikuskizuna eskainiko du bertan Ekain Ibargurenek, Gure Zirkuko pailazo ezagunak. Arratsaldeko 18:00etan izanen da.

Pailazo, malabarista eta aktore azpeitiar gaztea herriz herri dabil, bere bakarkako ikuskizunarekin: Aho bete hortz. Eta oraingoan, Goizuetara eginen du bisita, emanaldi «dibertigarri eta eroa» eskaintzeko.

Pailazo izateak «txikitatik» erakarri du Ekain Ibarguren: «Pailazoz mozorrotzen nintzen inauterietan, eta eskolako antzezlanetan pailazoarena egiten nuen beti». 14-15 urterekin, pailazo talde bat sortu zuen lau lagunekin. Gure Zirkuan dabil orain, duela bost urte martxan jarri zenetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!