Jubilatuen Eguna ospatu zuten Goizuetako jubilatuek, azaroaren 19an eta 20an, egitarau potoloarekin. Mus eta truk txapelketak antolatu zituzten larunbatean, Umore Ona Elkartean; eta sari ederrarekin atera ziren zenbait. Truk txapelketan, Felixa eta Pakita izan ziren nagusi, eta Mari Karmen eta Dolorex bigarren. Mus txapelketan, berriz, Antoniok eta Juanitok irabazi zuten, eta bigarren sailkatu ziren Ixabel eta Eduardo. Igandean, berriz, meza izan zuten goizean, eta jarraian pilota partiduez gozatzeko aukera izan zuten herriko helduek. Behin partiduak amaituta, bazkari baten bueltan bildu ziren, asteburua borobiltzeko.