Plaza bete jende, Feri Egunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 29a, 00:00
Jende ugari bildu zen Goizuetako eskolako frontoian postuetaz gozatzeko.

Giro ederra izan zen, larunbatean, XVIII. azienda, artisau eta nekazal ferian. Postuz eta jendez bete zen Goizueta.

Festa giroan ospatu zuten, pasa den larunbatean, Goizuetako XVIII. azienda, artisau eta nekazal feria eguna. Jende ugari bertaratu zen eskolako frontoira eta herriko kaleetan jarritako postuetara, joaldunek eta trikitilariek ingurua alaitzen zuten bitartean. Guztira 70 bat postuk osatu zuten feria, haien artean 20 goizuetarrak. 

Postuez gain, Goizuetako Eskolan jokatu zen toka txapelketa, eta, ondoren, bazkariak borobildu zuen egun osoko egitaraua.

Felix Loiartek izoztu zituen eguneko une ederrenak.

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!