Seme-alaben emozioei buruz, gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 28a, 00:00

Gaurkoan, 'Gure seme-alaben ongizate emozionala sustatuz' hitzaldia eskainiko dute Kontxi Alikostes psikologoak, adin txikikoetan eta familian adituak, eta Joana Gonzalez familia terapeutak. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da hitzaldia, Goizuetako udaletxeko ganbaran. Antolatzaileek nabarmendu dute haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia izanen dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!