Giro ederrean ospatu zuten Etorkinen Eguna, beste behin, Goizuetara bizitzera etorritakoek. 30 bat lagun elkartu ziren larunbatean, herriko plazan, eta bazkaltzera joan aurretik, bisita berezi bat egin zuten, Felisa Iparragirreren etxera. Izan ere, omenaldia egin zioten, Arantzatik Goizuetara etorri zen emakumeari. Oroigarria eman zioten, lore sortarekin batera; aurreskua ere dantzatu zioten herriko hiru dantzarik; eta bi bertso eskaini zizkion Josu Garmendiak. Hunkituta jaso zuen omenaldia, Felisa Iparragirrek. Horren ondoren, bazkaltzera joan ziren partehartzaileak, eta ohi bezala, ez ziren falta izan kontakizunak, anekdotak eta barre algarak. Datorren urtean ere, ziurra izanen da hitzordua, egutegian.