Erreka inguruko aisialdiari buruz, prozesu partehartzailea abiatu dute Aranon eta Goizuetan; eta gaur eginen dute bigarren saioa, 18:30etan Goizuetako udaletxeko ganbaran. «Uda aldera makina bat buruhauste sortzen dizkigute Urumearen inguruan sortzen diren arazoek: auto pilaketak, zaborra nonahi... Gure bainuguneak jasangarriagoak izan daitezen, arazo hauei aurre egiteko aukera desberdinak jasoko ditugu saioan».