Etorkinen Egunaren laugarren edizioa ospatuko dute azaroaren 19an, Goizuetan. Mahaiaren bueltan bilduko dira goizuetarrak zein atzerritik etorritakoak, eta bazkari goxoa eginen dute guztiek elkarrekin, Oxeguardan. Bazkarira joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea Amaia kafetegian edo estankoan, eta gaur da horretarako azken eguna.