Bertso saio musikatua izanen dute Goizuetan, etzi. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da bertso saioa, Goizuetako udaletxeko ganbaran. Kantuan ariko dira bertsolari eta musikari gazteak; Uxue Alkorta, Aner Peritz, Haizea Arana eta Maider Altuna bertsotan, eta Leire Retegi leitzarrak pianoarekin lagunduko die. Gaia jartzen, berriz, Ane Apezetxea ariko da.
Horrez gain, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako autobusa antolatu dute goizuetarrek. Beraz, autobusez joan nahi dutenek, Amaia Kafetegian eman beharko dute izena, eta horretarako azken eguna azaroaren 13a izanen da. Hona hemen, BTNra joateko autobusa egongo dela iragartzen duen bertsoa:
Abenduaren hemezortzian
bertsotako finala da,
autobusa antolatu dugu
joateko Iruñara.
Azaroak hamahiru baino lehen
zu animatzen bazara
Kafetegian eman izena
ta elkarrekin joango gara (bis).