Goizuetan erroldatutako jubilatuen eguna, 19an

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00

Azaroaren 20rako, berriz, bazkaria antolatu dute Umore Ona elkartekoek, eta hilaren 16a da izena emateko azken eguna. 

Azaroaren 19rako eta 20rako, Goizuetan erroldatutako jubilatuen eguna antolatu du Umore Ona elkarteak. Azaroaren 19an, Truk eta Mus txapelketak jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita, Umore Ona Elkartean. Eta azaroak 20an, Goizuetan erroldatutako jubilatuen egunak jarraituko du. Goizeko 11:00etan, meza nagusia egingo da, eta jarraian, pilota partiduek hartuko dute lekukoa. Eguerdiko 14:00etarako, bazkaria antolatu dute, Umore Ona elkartean. Bazkarira bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar da, Elenaren Estankoan edo Amaia Kafetegian. Horretarako azken eguna azaroaren 16a izango da eta bazkarirako 10 euro ordaindu beharko dira. 

Amaitzeko, honako oharra helarazi dute antolatzaileek: «aurtengoan ez da paperezko eskutitzik bidaliko, beraz, mesedez zabaldu mezu hau inguruko jendearen eta jubilatuen artean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!