Erlajazioa gazte eta helduentzako, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00

Arnasketak egin ostean, ariketa goxo batzuk ere egingo dira.

Astelehenetan eta ostegunetan izango dira saioak, arratsaldeko 18:30etan hasita. Azaroan, dohainik izango dira saioak. 

Erlajazio saioak eginen dituzte Goizuetan, gazteentzako eta helduentzako. Arnasketa xuabe batzuk egin ostean, ariketa goxo batzuk egingo ditugu, eta ondoren erlajazio sakon batean murgilduko gara. 

Saio hauek astelehenetan eta ostegunetan izanen dira, arratsaldeko 18:30etan hasita, eskolako jangelan. Antolatzaileek gogorarazi dute, esterila eta manta eraman behar direla. Eta nabarmendu dute, hilabete honetan dohainik izango direla saioak, «aldiz, hurrengo hilabetean, 5 euro ordaindu beharko dira, sesioko». 

Probatzeko gonbitea luzatu diete erlajazio saioko antolatzaileek goizuetarrei, «etorri inongo konpromisorik gabe». Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 655 706 073 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!