Hernaniko hainbat bikote aritu dira, azkeneko asteotan, mendi duatloietako errelebo probetan parte hartzen. Arabako Kanpezun jokatu zen beste proba bat larunbatean, eta ez zen hernaniarrik izan bertan, baina goizuetarrek hartu zieten erreleboa oraingoan: Aitor Aizkorbek eta Jon Zozayak hartu zuten parte binaka, elkarrekin.
Aizkorbek osatu zituen korrikako bi sektoreak: 4,82 kilometro aurrena, 154 metroko desnibel positiboarekin, 27:27 denboran; eta 1,53 kilometro ondoren, 5:59 denboran. Bizikletako sektorea (21,68 kilometro, 798 metroko desnibel positiboarekin), berriz, Zozayak egin zuen, 1:52:11 denboran. 11garren postuan bukatu zuten proba goizuetarrek.