Hilaren 11n, bertso saio musikatua

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 6a, 00:00

Aner Peritz Euzkitze ariko da bertsotan

Bertso saio musikatua antolatu dute datorren ostiralerako, hilaren 11rako. Ganbaran jarri dute hitzordua, 18:00etan.Bertsotan, izanen dira Uxue Alkorta, Aner Peritz Euzkitze, Haizea Arana eta Maider Altuna, eta Leire Retegik lagunduko ditu pianoarekin. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ane Apezetxea goizuetarra ariko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!