Urumeako 0km gida

Familiako goxotasunean Txirikorda

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Koleteroak, poltsak, motxilak eta gehiago ditu eskuragarri, Txirikordak.

Txirikordan aurkitu daitezke eskuz egindako buruko zintak, koleteroak, boltsak, eta beste ehunka produktu. Proiektu honen atzean daude Garazi Loiarte eta Koro, ama. Goizuetako familiak, Kronikarekin jardun du, proiektuaren nondik norakoak azalduz.

Nolakoa da zuen lana?

Ama eta bion artean banatzen dugu josketa lana. Eta banaketa lanetan, anaiak eta aitak ere laguntzen dute. Baina sortze lanari dagokionez, ama eta
bion artean egiten dugu.

Nola antolatzen dituzu eskaerak?

Eskaera gehienak sare sozialetatik heltzen zaizkigu. Saiatzen gara ahal dugun guztietan eskura banatzen, inguruko herrietan batik bat. Urrunagoko
eskaera baldin bada paketeetan bidaltzen ditugu eskariak.


Zure bezeroak, gehiengoak goizuetarrak dira?

Esango nuke baietz. Egia da, badauzkagula bezero fijo batzuk, ez direnak Goizuetakoak, esaterako Gasteiz ingurukoak, Aiarrak ere badira tartean...


Zein adinetakoak? Zergatik uste duzu?

Adin guztietako jendeak, hala nola, 16 eta 25 urteko gazteak, eta helduak ere. Adin tarte guztietako jendeak erosi ditu gure produktuak. Izan ere, saiatzen
gara prezio eskuragarrienak jartzen, erraza izan dadin erostea. Ez da berdina lanik ez duen gazte bat edota, lanean ari den pertsona ba.


Zein da zure lanaren alderdi onena?

Guk kudeatzen dugula dena. Gure esku dago proiektua, eta beraz, guk erabakitzen dugu zer sortu nahi dugun eta zer ez dugun sortu nahi. Guk erabakitzen dugu zenbat denbora dedikatu lan honi...


Eta txarrena?

Alderdi txarrari dagokionez, inestabilitatea dela esango nuke. Salmenta onak izan ditzakegu aste batean, eta bestean, berriz, batere ez. Ez da lineala, gorabeherak dauzkagu.


Proiektu edo eskaintza berririk esku artean?

Pixkanaka ideiak etorri ahala, gure eskuetan dagoena egiten dugu. Orain arte egin ditugu musukoak, turbanteak, nezeserrak, boltsak, motxila txikiak... Duela gutxi hasi gara bitxiak egiten, eta etxerako diseinu lanak ere badauzkagu. Orain pendiente dugu arroparekin hastea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!