Suge eta sugegorriak, ospe txarraren biktima izenburupean, hitzaldia eskainiko du gaur, Goizuetako udaletxeko ganbaran, Ane Fernandez Arrieta herpetologoak. Arratsaldeko 17:30etan izanen da, eta hitzaldia eskaintzeaz gain, argazki erakusketa ere paratuko du Aranzadiko herpetologoak, bertan.
EAEko eta Nafarroako anfibio eta narrasti espezieen kudeaketa eta kontserbazio proiektuak burutu ditu Fernandezek, eta herpetologiaren eta ekologiaren esparruko dibulgazio proiektuak.