'Komunikazio ez bortitza' lantzeko saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 20a, 00:00

Nerea Mendizabalek eskainiko du, 17:30etan udaletxeko ganbaran. Gaur da izena emateko azkeneko eguna.

Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako ikastaroa eskainiko du Nerea Mendizabal hezitzaileak, etzi ostiralean, Goizuetako udaletxeko ganbaran: Komunikazio ez bortitza. Arratsaldeko 17:30etan izanen da. LAGA Gizarte Zerbitzuak antolatu du, Izan Bhutan egitasmoarekin. 

Gizarte hezkuntzan diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua da Nerea Mendizabal, eta komunikazio ez bortitzeko zein haur masajeko hezitzailea.

Etziko saioan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, eta gaur da horretarako azkeneko eguna: Guraso Elkarteari posta elektronikoz idatzita (g.elkartea@hotmail.com) edo LAGA Gizarte Zerbitzura deituta (948 51 08 40). Zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, eta erabili nahi izanez gero, izena ematerakoan zehaztu beharko da, haurraren izen-abizenak eta telefono bat emanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!