Bisita gidatua eta Jeiki abesbatzaren kontzertua, igandean Iberoko dorrean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 20a, 00:00

Iberoko dorrea, berrituta.

Jeiki abesbatzak eta Leitzako Udalak antolatu dute, eguerdiko 12:00etan hasita. Izena eman behar da aldez aurretik, 10 euroan.

Ekitaldi berezia izanen da igande honetan, Goizuetaren eta Leitzaren artean dagoen Iberoko dorrean. Leitzako Jeiki abesbatzak eta Leitzako Udalak antolatuta, Iberoko historia ezagutzeko bisita gidatua eginen dute, eta kontzertua emanen du abesbatzak berak, Iberon bertan. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia.

Leitzatik joan-etorria egiteko autobusa jarri dute, eta bidaia, bisita eta kontzertua 10 euro dira. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, Leitzako Maimur eta Astiz liburudendetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!