Urkabeko Igoeran, brontzea Hodei Lujanbiok

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Hodei Lujanbio maldan gora, Urkabeko V. Igoeran.

33 korrikalariren artean, goizuetarra heldu zen hirugarren postuan Oiartzungo proban, 8:59ko denbora lortuta.

Intxixu Trail Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Urkabeko V. Igoera izan zen joan den igandean. Hantxe izan zen Hodei Lujanbio goizuetarra, eta hirugarren postuan amaitu zuen proba, 8:59ko marka lortuta.

1,6 kilometroko ibilbide gogorra osatu behar izan zuten korrikalariek, 190 metroko desnibel positiboarekin. Oiartzungo skate park ondotik hasi zuten proba, eta Urkabe mendiko gurutzean izan zuten helmuga. Horrela, hasieratik amaierara arte, indarrak topera husteko saioa izan zuten parte-hartzaileek. 

Denera, 33 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan, eta giro bikaina izan zen Oiartzunen. Proba amaitzean, berriro ere indarrak hartzeko, luntxa eta garagardoa izan zituzten aukeran, eta ederki borobildu zuten arratsaldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!