'Komunikazio ez bortitza', gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 00:00

Urriaren 21ean Nerea Mendizabalek Komunikazio ez bortitza hitzaldia eskainiko du. 17:30etan izango da, Ganbaran, eta haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Zaintza zerbitzua izango da eta izena eman behar da, urriaren 19a baino lehen, g.elkartea@hotmail.com helbidean edota 948 510 840 zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!