Udazkena kultur ekitaldiz betea izanen da eta heldu diren ekitaldietara, Ganbarara, hurbilduz gero herritarrek berrikuntzak nabarituko dituzte. Izan ere, soinu eta musika ekipo berria paratu ditu Udalak, antolatzaileek erosoago lan egin eta herritarrek ekitaldi desberdinetaz goza dezaten. Alde batetik, eszenatokia aldez aldatu dute. Bestetik, eszenatoki gainean 300x291 cm-ko pantaila elektrikoa jarri dute.