Etzi emanen zaio hasiera Goizuetako ikastaroen denboraldiari, eta honakoak izanen dira, hain zuzen, martxan jarriko diren ekintzak, urriaren 4tik aurrera: Adinekoentzat jarduera fisikoa, asteartean, goizeko 09:00etatik 10:00etara bitartean, Dantzetako lokalean; Multikirolak, asteartean eta ostegunean, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara, Eskolako frontoian; Pilates, asteartean eta ostegunean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, dantzetako lokalean; Jumpfit, asteartean eta ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, dantzetako lokalean; Body pump, asteartean eta ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, dantzetako lokalean; eta azkenik, eskulanak, ostiralean, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, Tifanitxon.
Izen ematea, zabalik
Goizuetako Udal ikastaroetan izena emateko epea oraindik zabalik dago, beraz, ikastaroren batean izena eman nahi duenak, deitu dezala 948 51 40 06 telefono zenbakira.