Aktibazio sozioekonomikorako plana fintzen, Cerdena

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 28a, 00:00

Urriaren 25ean, foro irekia izanen da, arratsaldeko 17:00etan, Leitzako Herri Aretoan. 

Mendialdea, tartean Goizueta, bere lehen Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plana onartzeko bidean da. Urteko lehen seihilekoan diagnostikoa osatu dute Cedernatik, fase horren ondotik ekintza plana diseinatzeko. Planaren helburuetako batzuk izanen dira, eskualdean bizitzeko eta lan egin ahal izateko sektore desberdinak indartzea eta horien arteko batasuna eta saretzea bultzatzea. 

Eskualdean, garapen ahalmen haundiena duten bost sektore ekonomiko aukeratu dituzte planean zehar lantzeko, hala nola, elikadura osasuntsu eta jasangarria; energia berdearen industria; industria, oro har; turismo jasangarria; eta merkataritza eta ostalaritza. 

Urriaren 25erako, foro irekia antolatu dute, arratsaldeko 17:00etan, Leitzako Herri Aretoan, eta parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, 606 408 614 telefonora deituta edo mendialdeaplana@cederna.es helbidera idatzia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!