Kontzertua baino askoz ere gehiago, Tuterako egunpasan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 25a, 00:00

Umore Ona eta Tutera Kantuz abesbatzetako kideak, hamaiketakoa egiten kantari. Argazkiak: Felix Loiarte

Modurik onenean hasi du ikasturte berria, Umore Ona abesbatzak: Tuterara egunpasa egin zuten aurreko larunbatean, kontzertua eskaintzeko, Tutera Kantuz abesbatzarekin batera. Baina hori baino askoz ere gehiago izan zen. Kalez kale aritu ziren kantari, eta hamaiketakoa egiteko ere ez ziren ixildu, giro ederra begibistakoa zela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!