Gaur goizean, Tuterara bisita eginen du Goizuetako Umore Ona abesbatzak. Izan ere, eguerdiko 12:30etan, kontzertua eskainiko dute bertan, Castelruiz patioan. Tutera Kantuz abesbatzak ere hartuko du parte. Hasieran, Tutera Kantuzen txanda izanen da, eta ondoren Umore Onak hartuko du lekukoa, sei kanturekin. Amaitzeko, biek batera abestuko dute Agurra.