Goizuetako Umore Ona abesbatzak kontzertua eskainiko du etzi, larunbatean, Tuterako Castelruiz patioan. Tutera Kantuz abesbatzak ere hartuko du parte, 12:30etatik aurrera. Hasieran, Tutera Kantuzen txanda izango da eta ondoren Umore Onak hartuko du lekukoa sei kanturekin. Amaitzeko biak batera Agurra abestuko dute.