Irailean sartzearekin batera, aurtengo ikasturterako inoiz baino ikastaro eskaintza zabalagoa aurkeztu du Udalak. Denera, bederatzi ikastaro izanen dira aukeran, pasa den urtean baino lau gehiago eta hori eskaintza zabaldu zela. Honela: pilates, jumpfit, entrenamendu funtzionala, body pump, adinekoentzako jarduera fisikoa, yoga helduentzat, antzerki kontzientea, dantza mugimendu kontzientea, multikirolak haurrentzat eta eskulanak. Apuntatzeko azken eguna irailaren 23a ostirala da. Izena emateko, udaletxera bertaratu daiteke edo, bestela, telefonoz ere badago izena emateko aukera: 948 51 40 06.
Ikastaroak bi saio edo batean
Orokorrean urritik maiatza bitartean izanen dira ikastaroak, bakoitzak bere ordutegia eta egunak izanen ditu. Horrekin batera, ikastaro batzuk bi egunetan izanen dira eta antzerki kontzientea, dantza mugimendu kontzientea eta eskulanak ostiraletan bakarrik.
Pilateseko, boddy pumpeko, jumpfiteko eta haurrentzako multikiroleko ikastaroak asteartetan eta ostegunetan eginen dituzte, dantzen lokalean lehenengo hirurak eta eskolan multikirola. Pilates (192 euro) 17:00etatik 18:00etara; jumpfit (236 euro) 18:00etatik 19:00etara; body pump (222 euro), berriz, 19:00etatik 20:00etara; eta multikirolak haurrentzat (140 euro) 16:00etatik 17:00etara.
Adinekoentzako jarduera fisikoa (126 euro), astelehenetan eta ostiraletan izanen da, goizeko 09:30etatik 10:30etara; yoga helduentzat (242 euro) astelehena eta asteazkenetan 10:30etatik 12:00etara asteko lehen egunean eta 19:00etatik 20:30etara asteazkenetan, denak dantzen lokalean. Antzerki kontzientea (67 euro) bi astetik behin ostiraletan 18:00etatik 19:00etara izanen da; dantza mugimendu kontzientea ere bi astetik behin ostiraletan 18:00etatik 19:30etara izanen da dantza lokalean. Eta, azkenik, eskulanak (265 euro) ostiraletan landuko dituzte, Tifanitxon, 16:00etatik 19:00etara.
Zenbait ohar, kontutan
hartzeko
Taldea ateratzeko, gutxienez 8 pertsona apuntatu behar dira; gehiago izanez gero, ikastaroa merkeagoa izanen da (multikirolean gutxienez 10 pertsona). Horrekin batera, 12 pertsonako taldeak izanen dira, gehienez. Gainera, Goizuetan erroldatua daudenek lehentasuna izanen dute esleipen prozesuan. Izenemateak ordenaren arabera esleituko dira.
Ordainketa bi zatitan banatuko da, lehenengoa urrian eta bigarrena ilbeltzean. Informazio gehiagorako: www.goizueta.eus.