Goizuetako Baserritarren Batzordeak baserritar eta abeltzain guztiei luzatu die gaurko bilerara bertaratzeko deialdia. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udal pleno aretoan. Bertan, honako gai hauexek landuko dituzte: «orain arte egindako lanen eta egungo egoeraren laburpena; Ayudas ganaderas: askak, itxiturak, manga ganaderoak, barrera kanadienseak eta abar egiteko proposamenak jasoko ditugu, ekarri zurea!; eta, azkenik, herri lurren ordenantza berritzea: egin diguten proposamena adituekin aztertu ondoren dagokigun alegazioak landuko ditugu». Parte-hartzea «garrantzitsua» dela nabarmendu dute, «anima zaitez, ongi etorria izango zara!».