Ekarpenak egin daitezke, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 22a, 00:00

Herri lurren aprobetxamendurako ordenantzaren zirriborroari ekarpenak egin ahal izanen zaizkio.

Prest dute herri lurren aprobetxamendurako ordenantzaren zirriborroa. Abuztuaren hasieran Udaleko ordezkariek jakitera eman zutenez, ordenantza berritzeko hiru lan saio egin dituzte azken hilabeteetan. Azaldu zutenez, parte hartze prozesu honetan «erantzuna ona izan da, «bataz beste hogeita hamar lagunek parte hartu baitute saio hauetan». Behin hori zehaztuta, gaur irekiko da ekarpenak egiteko epea, eta irailaren 16ra arte egonen da horretarako aukera.

Proposamenari buruz ekarpenak egin nahi izanez gero, idatzi mezua udala@goizueta.eus helbide elektronikora. Ondoren, prozesu parte hartzailean erabili dituzten aurkezpenak eskuragarri jarriko dituzte «edozein herritarrek eskuratu ahal izateko».

Guztia ikusgai dago Udalaren webgunean: www.goizueta.eus. Zehazki, Ordenantza berriaren proposamena. Herri lurren aprobetxamendua izeneko dokumentuan aurkeztu dute zirriborroa. Modu argian eta zehatzean azaldu dituzte gai guztiak, puntuz puntu. Horretan adierazten da, esaterako, PACerako esleitutako 10 hektareako auzolan egun bat egin beharko dela, edota egitasmoen barruan, baserrietako bideetan babesteko hesiak jarriko direla gune arriskutsuenetan (535 metro gutxi gora behera).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!