Aio fiestei, Umore-Ona Peñaren egunarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 18a, 00:00

Herritarrak Sagardo egunean.

Gaur amaituko dira Amabirjin fiestak. 00:00etan izanen da jaien bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin.

Joan den larunbaten hasi ziren Amabirjin fiestak, eta sei egunen ostean, gaur emanen diete amaiera herriko jaiei. Egun borobilak izan dira Goizuetan, eta jai-giroa izan da nagusi. Haurrek, gazteek, helduek, herritarrek zein bisitariek, guztiek gozatu dute fiestetan.  

Gaurkoan, Umore-Ona Peñaren eguna ospatuko dute. Goizetik hasita gauera arte izanen da egitekoa, eta aspertzeko tarterik ez du utziko egitarauaren azken txanpak. Umore-Ona Peñaren irteerak zabalduko du eguna, 12:00etan, eta Dj Bull-ek agurtuko ditu Amabirjinak, datorren urtera arte.

 

UMORE-ONA PEÑAREN EGUNA

 

GAUR

12:30 Umore Ona Peñaren irteera ikastolako tabernatik.

12:00 Pilota partiduak. Lau T'erdikoa. De la Fuente/Mata. Goizueta-Arano: Apezetxea-Apezetxea/Olaizola-Lizeaga.

Ondoren, Igandea txaranga.

14:30 Umore Ona Peñaren bazkaria ikastolan.

17:00 Umore Ona Peñaren kalejira Igandea txarangarekin.

18:30 Zezenak Lasturren eskutik.

20:30 Goittikiren aldeko Bingoa Ikastolan.

00:00 Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin.

Segidan, Txamukos mariatxiekin dantzaldia.

Ondoren, Igandea txaranga.

01:30 DJ Bull txosnan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!