Azken aurreko egunerako prest goizuetarrak, jaiak agurtu aurretik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 17a, 00:00

Herritarrak jai-giroan Amabirjin egunean. Argazkia: Felix Loiarte

Gaurkoan ere ekintzak izango dira herrian. Bihar agurtuko dituzte fiestak Peñen egunarekin.

Bihar amaituko dira Amabirjin fiestak, eta, aurtengo jaiak agurtu aurretik, egiteko ugari izanen dira datozen orduetan. Gaur, goizetik hasita arratsaldera arte izanen dira ekintzak herritar guztientzat. Gaurko egunerako hitzartu dituzte erraldoiak eta buruhandiak, pilota partiduak, txaranga, XVII. Mus Txapelketa, Umore-Ona dantza taldearen ikuskizuna eta Hip-Hop gaua.

Bihar, Umore Ona Peñaren eguna ospatuko da herrian. Egun potoloa izaten da, eta prestatu duten guztiarekin, ezin hobe itxiko dituzte Amabirjin fiestak. Umore Ona Peñaren irteera izanen da eguneko lehenengo egitekoa, pilota partiduekin batera, 12:00etan.

 

AMABIRJIN FESTAK

GAUR

11:00 Erraldoiak eta buruhandiak trikitilariekin herrian barrena.

12:00 Pilota partiduak. Neskak: Sagardui-Madariaga/Legarreta-Martinez. Lehendabiziko mailako afizionatuak: Txoperena-Urrozola/Astiz-Odriozola.

13:30 Igandea txaranga kaleetan barrena.

17:00 XVII. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.

18:00 Umore-Ona dantza taldekoen ikuskizuna plazan.

Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.

23:00 'Hip-hop' gaua plazan: Uzi Cuzy, MxK3r, Frank, Juncho eta Rig3l.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!